Metodologia

Eskola txikiak ezaugarri propioak ditu: ikastalde txikiak eta gela berean adin aniztasuna. Ezaugarri horiek metodologia definitzen dute. Hausnarketa sakona eta luzearen ondoren sistema eraikitzailearen aldeko aukera egin da.

Ildo nagusiak:

  • Pertsonalizatua: ikasle bakoitzaren errealitatea abiapuntua izanik, bakoitzari erantzun egokitua ematen saiatuko da.
  • Elkarrekintza-sustatzaile: irakasle-ikasle eta ikasleen arteko ikaskuntza bultzatuko da eskolan bertan eta baita eskolaz kanpo ere (beste eskolak, erakundeak, enpresak…).
  • Aktiboa: modu manipulatiboan, praktikoan eta esanguratsuan lantzen duena bakoitzaren gaitasunak eta autonomia bultzatuz.
  • Talde malguetan oinarritua: ikastaldeak osatzeko, gela barruko lan-taldeak eratzeko eta eskolako proiektuak aurrera eramateko.
  • Irakaslearen egitekoa: ikasleari ikaste prozesua eraikitzen lagundu eta bultzatu.
  • Berriztatzailea: gizartearen beharretara eta eskakizunetara hurbilduko da eta hezkuntza legeak ezarritako Oinarrizko Konpetentziak garatuko ditu.
  • Ikas-komunitatearen konpromisoan errotua: irakasleen formazioa, familien inplikazioa, herriaren babesa…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude